Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/02/14
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako udalei eta tokiko erakunde txikiei herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak emateko programakoak.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko erdi mailako teknikari zaharberritzaileen bi plaza betetzeko eta hautaketa prozesuaren oinarriak eta deialdia onesteko 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren aurka jarritakoa.
- IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion urteko mandatua onestea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 5.000 biztanletik beherako udalerrietan tokiko energia-komunitateen bidez partekatutako autokontsumo-erregimeneko udal-estalkietako eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko gauzazko dirulaguntzak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzea sustatzekoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoan gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri laguntza-programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Internazionalizazio programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakinak txertatzea 2023ko aurrekontuan.
- Kreditu gehigarriak onestea hainbat Departamentuetan.
- Konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: GI-40 errepideko (0,000 eta 2,023 KP-en artean) zoruaren egitura birgaitzekoa.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: N-I errepideko 448,100 - 450,670 eta 450,850 - 451,700 KP-en arteko bi zatiren bidezoruaren egitura birgaitzeko proiektua, Gasteiz-Irun noranzkoan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kanarietako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, bakarrik dauden haur eta nerabe migratzaileak lekualdatzeko.
- Zerbitzu honen kontratazio espedientea onestea: Donostiako Txara 1 zentroan mendetasun eta desgaitasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko etxebizitza lagunduetako (EBU) zerbitzua.
- Obra kontratu hau suntsiaraztea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera etxebizitzak eraberritzeko proiektuarena.
- Obra honen kontratazio espedientea onestea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera etxebizitzak eraberritzeko sinatutako proiektuarena.
- Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: gizarte bazterkerian dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: babesgabetasun egoeran dauden adingabekoei zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Hainbat erakunderekin sinatu beharreko kontratu-programa eta hitzarmen ereduak, eta modulu ekonomikoak onestea.
- Gipuzkoako Autismo Elkartearekin (GAUTENA) sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta sinatu beharreko kontratu-programa berria onestea autismoaren espektroa nahasita duten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko.
- Donostiako Fundación Goyeneche entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa berri bat onestea: desgaitasun egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
1242