Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/12/15
DIPUTATU NAGUSIA
- Hitzarmen hau hirugarren aldiz luzatzea: Aieteko Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroaren proiektuaren fase pilotua garatzekoa (aurretiazko tramitazioa).
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutakoak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueretarako (aurretiazko tramitazioa).
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
- Nekazaritzako 4 teknikari laguntzaile karrerako funtzionario izendatzea.
- Obra eta proiektuetako 13 teknikari laguntzaile praktiketako funtzionario izendatzea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharrekoa, Donostiako Anoetako zonako saneamenduaren proiektu eguneratuko obrak (1. fasea) gauzatzeko.
- Oiartzun ibaian (Oiartzun) Txabola eta Aiendola presa txikiak eraisteko Proiektua eta horrek eragindako ondasunen eta eskubideen zerrenda onestea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko dirulaguntza programaren 2021eko deialdiari aurre egiteko gastu gehigarria baimentzea.
- Kontratazio-espediente honen administrazio-klausula partikularren agiriko ezaugarrien taulako 13.4. atala (sailkapena) aldatzea: "MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren gauzatze proiektua Eskuzaitzetan" izeneko proiektuari dagozkion obrak.
- Fundacion HAZI Fundazioari egin beharreko mandatu hau onestea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari zuzendutako zerbitzu informatikoak eta aholkularitza teknikoa" proiektua gauzatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Hernaniko Ibaiondo industrialdean dagoen "Orbegozo" eraikinaren bigarren solairuko 2.3, 2.4 eta 2.7 bulegoen nahiz 1. eta 2. garaje plazen erabileraren doako lagapena onartzea, eskualdeko nekazaritza bulego gisa erabiltzeko.
- "Jesus Maria Leizaola jaunaren brontzezko eskultura" artelana besterengarritzat jotzea eta Donostiako Udalari besterentzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio-espediente hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuko datuen eta dokumentuen tratamendurako zerbitzuak (aurretiazko tramitazioa).
- Genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren 2021eko funtsak udalen artean banatzea Eudelek adostutako irizpideen arabera.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Hasierako onespena ematea Bidegi SArekin sinatutako garapenerako 3. hitzarmen espezifiko honen 2. aldaketari: mandatua egiteko foru sozietate publikoari N-I eta A-15 errepideek osatutako ahalmen handiko bide ardatzeko Gipuzkoako zenbait zatitan kobrantza sistemaren proiektua idatzi eta gauzatzeko, eta sistema abian jarri, erabili, mantendu eta ustiatzeko.
- Kontratu hau aldatzea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren obrak zuzentzeko laguntza teknikoa. Iruñerako hodia.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 13/2021 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean "Hegalak Zabalik Fundazioa.Deporte adaptado" fundazioari: igerilekuen iragazki-sistemaren eraberritzea finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Anoeta Kiroldegia SAri: Paco Yoldi kiroldegiko obrak finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Donostiako kiroletako udal Patronatuari: Illumbe Donostia Arena 2016 erabilera anitzeko zentroan egurrezko kirol-zoladura jartzea finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioari: 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra funtzio publiko eskuordetuak gauzatzeko.
- Ekarpen ekonomiko osagarri bat egitea Kirolgi Fundazioari: Gipuzkoan emakumezkoen eskubaloiko 2022ko Erregina Kopa antolatzeko.
2036