Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/02/16
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Diputatuen Kontseiluaren 2020ko abenduaren 1eko erabakiaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publikoek sistema misto baten bidez zerbitzuak ematea ezartzen duten arauak onestekoa, sistema horrek modalitate presentziala eta modalitate ez-presentziala barne hartzen ditu telelanaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiak ekarri duen egoerari lotuta.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko erakundearteko hitzarmena onartzea:  Gipuzkoako Foru Aldundiari TETRAn oinarritutako irrati-komunikazio mugikorren sare batean eman daitezkeen zerbitzu guztien plangintza, eragiketa eta prestazioa arautzen dituena.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideei zuzendutakoak.
  • Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan hirigunetik aparte eta sakabanatuta dauden unitate higiezinetara, banda zabal ultralasterra hedatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdiari aurre egiteko.
  • Onartzea zerbitzuen kontratu honen esleipena: "ZU.08 Eskuzaitzeta" hirigintza eremuko Mubil Poloari dagozkion proiektuak eta bestelako azterketa tekniko osagarriak idazteko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoarekin sinatu beharreko errentamendu kontratua onartzea: Donostiako Añarbe plazako 2. zenbakiko 3. B etxebizitzan "Bizitza Independentea" izeneko proiektua garatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ondare erantzukizuneko hainbat espediente ebaztea.
  • Sententzia beteaz ordaintzea ondare erantzukizuneko espediente batean.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: GI-2120 errepideko 49,340 eta 53,830 kp-en artean fabrika obrak egiteko eta drainatze sarea hobetzeko proiektua (6-OF-67/2019).
  • Proiektu hau onestea: lur-erauzketako ezpondaren gailurra egonkortzea GI-631 errepideko 18,420 kp eta 18,450 kp-en artean (2-OF-20/2020).
  • Proiektu hau onestea: GI-3371 errepideko 0,900 eta 3,500 kp-en artean dauden lau errepide zati ezegonkor egonkortzeko proiektua (1-ME-21/2020).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen deialdia onartzea: 2021. urtean Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoa.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2021ean eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: babesgabetasun egoeran dauden adingabekoei zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2021ean eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei eta bazterkerian dauden edo arriskuan egoteko dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2021ean eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: mendeko adineko pertsonei egoitza, unitate psikogeriatriko eta eguneko zentroko zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2021ean eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  

1944