Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2017/12/19
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: "Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutua" deituriko proiektua abiarazteko.  
  • Ondorengo epaimahaidun proiektuen lehiaketa onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) eraikinaren erreforma integralaren proposamena, aurreproiektu izaerarekin.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Kukai Kultur Elkarteari: "Addis Abeban prestakuntza eta dantza tailerra" izeneko proiektua finantzatzeko, Etiopian.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Aiala Ostalaritza Eskolari: "Jangela soziala Pachacútecen" izeneko proiektua finantzatzeko, Perun.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Tolosako Ekinbide Etxea (TEE) elkarteari: "50 urte kultura egiten" izeneko videomapping bat egiteko.  

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzekoa.  
  • Onartzea "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos, S.A." entitarearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: zerbitzu informatikoak ematea helburu duen enkargu orokorra formalizatzeko.  
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.  

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioa entitateari zuzenean emandako diru laguntzako jarduerak burutzeko epea aldatzea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetzarako esparru-akordioa onartzea: Euskadiko 2020 Ekintzailetzako Erakunde arteko Planak (2020 EEP) bultzatzen duen Euskadiren ekonomia eta gizarte eraldaketarako.  

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Usurbilgo Hirigintza-plangintzako Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspeneko testu bateginaren 02. aldaketa puntuala.  
  • Ondorengo kontratazio espedientea onartzea: Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat errentan hartzeko, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabiltzeko.  
  • Gastua baimentzea: Buruntzaldeko erabilera orokorreko bidaiarien errepideko herriarteko garraio erregularren zerbitzuak eskaintzeko emakiden 2017ko betebehar ekonomikoei aurre egiteko.  

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ondorengo kontratazio espedientea onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Informatika Atalean tratamendu dokumentaleko zerbitzukoa.  
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko hainbait erreklamazio ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).  
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.  
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrearen eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren artean. 

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzekoa eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.  
  • Onartzea protokolo bat, barne duena, kudeaketa mandatu berri bat Irungo Arbes zonaldean gizarte ekipamendu bat eraiki eta kudeatzeko.
  

1742