Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/04/02
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Soraluzeko Udalari: Baltegieta 2 izeneko kirol eta kultur erabilerako eraikina handitzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- "MUBIL Fundazioa" eratzea.
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko Plana programakoa.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animaliak jaso eta garraiatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Murriztea N-121-A errepidea zabaltzeko proiektuko partzela-planoko 2 zk.ko partzelan okupatu beharreko azalera, jabari publikotik desafektatzea eta besterengarri deklaratzea Bilbo-Behobia Autobidearen Proiektuko partzela-planoko 3.447 finkako zati bat.
- Zarauzko Udalari doan lagatzea Zarauzko Igerain Egoitza (Monte Albertia) izeneko higiezinaren parte den lur-zerrenda bat: "ingurabide berde-urdin" deiturikoan sartzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren epe ertaineko 2020-2022 bitarteko aurrekontu plana bateratua.
- Kreditu gehigarria onartzea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
- Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumarragan (Argixao) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakidari buruzkoa.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Uraren Euskal Agentziarekin, Añarbeko Uren Mankomunitatearekin, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearekin eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharreko esparru akordioa onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko.
- Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Deba Ibaiaren arroan dagoen San Lorenzo-Sallobente erreka iragazkortzeko proiektua.
1785