Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 21eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 21eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/12/21
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Kontratu hau aldatzea: «Gazteak euskaraz Etorkizuna Eraikiz» programa dieseinatu eta kudeatzeko zerbitzuak.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Bihar - Institut des monnaies locales et de la Transition écologique, économique et sociale elkarteari: mugaz gaindiko eremuan enpresen arteko kreditu plataforma mutualizatu bati ekiteko bideragarritasuna aztertzen duen ikerketa laguntzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Hainbat lanposturi behin betiko balorazioa esleitzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: goi mailako teknikari ikuskatzailearen lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebazten zuen 2021eko irailaren 7ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • 2021eko enplegu publikoaren eskaintza onestea (suhiltzaileen 37 plaza).
  • Hainbat lanposturen balorazioa berrikusteko eskaerak ebaztea.
  • Kontratazio-espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia 2050 - GIPUZKOA ENERGIA 2050 onestekoa.
  • Kontratu hau aldatzea: Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa-Naturklimaren egoitza izateko eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obrak.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAUri: Gipuzkoako Ingurumen Guneko biohondakinak biometanizatzeko plantan sortutako biogasa abiapuntu hartuta, hidrogenoa ekoizteko proiektu pilotu batean, "Green Hydrogen Gipuzkoa" deituan, parte hartzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako enpresen eraldaketa digitalerako Gipuzkoa Digitala dirulaguntza programaren 2021eko deialdian gastu osagarria baimentzea.
  • Mubil Fundazioari bost milioi euroko transferentzia egitea: Donostiako Eskuzaitzetan izango duen bere behin betiko egoitza hornitzeko behar diren inbertsioak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Mondragon Unibertsitateari: "Ekintzailetzako Azpiegitura Berriak" proiektua garatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Adostasuna ematea Kursaal Elkargunea SA sozietatearen kapital soziala handitzeko erabakiari; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzea baimentzea kapital-handitze horretan.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiari haren jabetzako "Villa San José" izeneko higiezina (Donostiako Jose Elosegi Alkatearen hiribidea 22an dagoena) kostu bidez eskualdatzeko baldintzak onartzea.
  • Donostiako Udalari "ZU.08  Eskuzaitzeta" hirigintza-eremuko B lurzatia erostea: hiri-hondakinak berrerabilerarako prestatzeko zentroa ezartzeko.
  • Donostiako Udalari "ZU.08 Eskuzaitzeta" hirigintza-eremuko E1-B lurzatia erostea: Mugikortasun Berriaren Poloa ezartzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Soraluze-Placencia de las Armasko Udalari: SAPA pabiloia birgaitzeko exekuzio-proiektuaren idazketa, obra-zuzendaritzaren kontratazioa eta "A.U.25 Kanoiak" jarduketa integratuaren eremuan pabiloiaren saneamenduko eta ingurumen-kudeaketako lanak finantzatzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren alde: tarifa-integrazioaren sistemaren 2020ko likidazioari aurre egiteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioaren inguruan (10/2006 Foru Araua, PFEZ) Auzitegi Gorenak emandako epaia betetzeko dagokion ordainketa egitea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratu hau aldatzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko tresna geoteknikoak ezarri eta kontrolatzeko zerbitzua.
  • Proiektu hau onestea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren 2. proiektu aldatua. Iruñerako hodia”.
  • Kontratu hau aldatzea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiko obrak (Iruñerako hodia) gauzatzekoa.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetzea erabiliz: Oñatiko GI-2630 errepideko 9,930 eta 9,980 KP-en artean dagoen oin-horma egonkortzea.
  • Obra hauek egiteko kontratua etetea eta suntsiaraztea: Oiartzunen, GI-3632 errepideko 0,635 eta 0,675 KP-en arteko oin-horma eraikitzeko proiektukoak.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetzea erabiliz: Eskoriatzako GI-627 errepideko 24,630 eta 24,695 KP-en artean oin-horma eraikitzea.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hernaniko Udalaren alde gastua baimendu eta xedatzea: Sta. Mª Magdalena egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketaren ondorioz 2021ean sortutako defizita finantzatzeko.
  • 2021eko uztailaren 13ko erabaki hau aldatzea: adineko mendeko pertsonei egoitza-zerbitzuak emateko lankidetza-hitzarmen eta kontratu-programetako gehienezko erreferentzia tarifak eta kontratu administratiboetako prezioak onestekoa.
  • Lankidetza-hitzarmen hau onestea: Casa Hospital San Juan de Dios entitatearekin sinatu beharrekoa, Arrasateko San Juan de Dios zentroan adineko pertsonentzako isolamendu unitate bat kudeatzeko.  
  • Kontratu-programa hau aldatzea: Aspace Gipuzkoa elkartearekin sinatutakoa, garuneko paralisia eta antzeko desgaitasunak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Garabide Kultur Elkarteari: "Nasa Yuwe hizkuntza biziberritzeko hizkuntza-planaren kudeaketa eta garapenean prestakuntza eta aholkularitza" proiektua finantzatzeko.
  

1939