Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/05/22
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Onartzea Transferentzien Bitariko Batzordearen akordio proposamena: Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzekoa.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, informatikako ekipoen hornidura kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
- Berrikusi diren lanpostuen artetik esleituta zuten balorazioa bere horretan utzi direnen zerrenda onartzea.
- Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea. (2)
- Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko 2014ko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Arauaren betetze mailaren txostena aurkeztea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Formalizatu den finantzaketa eragiketaren berri ematea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea: GI-3230 errepidea (1,200 - 1,800 KP) zabaltzeko eta hobetzeko (3-EM-103/2017).
1734