Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/06/25
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019-2021 deialdia onartzea: herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideei zuzendutakoak.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Antzuolako Udalari: Eztala futbol zelaiaren aldagelak berritzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Donostiako Udalari: Santa Klara uharteko Itsasargiaren etxean esku hartze artistikoa finantzatzeko.
- Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari: Gipuzkoa Basket taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Mundubira 500: Elkano fundazioari: fundazioaren jarduerak finantzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animaliak eraldatzeko eta suntsitzeko zerbitzua emateko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.
- Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua eta fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua aldatzekoa.
- Arbitraje Batzordeari gatazka aurkeztea Estatuko Administrazioaren aurka.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
1913