Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/06/27
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen hornidura kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa onestea.
- Hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena onestea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Honako proiektua eta dagozkion obren kontratazio espedientea onestea: Elgoibarko Eskualdeko Nekazaritza Bulegoaren bulego berrietarako lokala egokitzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzaren aldeko jaraunspena onestea.
- Aiako Pagoetako parkean, Iturrarango interpretazio-zentrorako eta parke botanikorako sarbidean dagoen partzela bat eskuratzea.
- Erabaki honen betearazpena eteteko eskaera, bere aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoan egindakoa, ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektua onesteko erabakia.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gehigarriak onestea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Prezioen salbuespenezko berrikuspena onestea kontratu honetan: Ezkio-Itsason eta Beasainen, GI-2635 errepideko 10,130 eta 15,800 KPen artean, zoruaren egitura birgaitzeko proiektuko obrak gauzatzekoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Biharko Gipuzkoa SLk kudeatzen dituen zazpi zerbitzuren prezioak finkatzen dituen 2023ko maiatzaren 23ko erabakiaren I. eranskinean antzemandako akatsak zuzentzea.
- Kontratazio espediente hau hutsik deklaratzea, eta berri bat onestea: Donostiako Elizaran zentroan eguneko zentroaren, laguntzadun etxebizitzen eta babespeko apartamentuen zerbitzuak gauzatzekoa.
1779