Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 28ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 28ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/02/28
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoko Erakundearen Etika Batzordeko kideak izendatzea.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatu zuen 2022ko abenduaren 20ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren aurka jarritakoa.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
- Diputatuen Kontseiluaren 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundian basozainaren hamar plaza eskuratzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak onetsi zituena.
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "2023 Udal eta Foru Hauteskundeak" izeneko proiektua.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea CIDETEC Fundazioarekin sinatutako hitzarmena MUBIL Poloa sendotzeko bere egoitza Eskuzaitzetara aldatzeak eragindako inbertsioak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala.
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
- Landa bideentzako dirulaguntzen 2023ko deialdia onestea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Azalera-eskubidea eratzea Donostiako ZU.08 Eskuzaitzeta egikaritze unitatean dagoen 9.000 m2-ko lurzati baten gainean eta CIDETEC fundazioari doan lagatzea.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Donostiako Añorga auzoko Donostia-Lasarte-Oria bidegorriaren 7+100 KP-ko mendi-hegal bat egonkortzeko eraikuntza-proiektukoak.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Eibar-Elgoibar bizikleta-oinezkoen bidea argiztatzeko Proiektukoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Hitzarmen hau onestea: Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin sinatu beharrekoa, zerga xedeetarako informazio trukerako eta zerga bereziak eta ingurumen zergak kudeatzeko Zerga Administrazioko Estatu Agentziak garatutako aplikazioak Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzeko.
- Konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta prezioen salbuespeneko berrikuspena onestea Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 kp-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuaren obra kontratuan.
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Obra proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Legorretako Gain Eder etxea berrantolatzeko lanak gauzatzeko.
- Zerbitzu kontratu hau suntsiaraztea: Egogain zentroan zainketa asistentzialen, soziosanitarioen eta osagarrien administrazio-kontratua, Arquisocial SL enpresarekin sinatutakoa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Zerbitzu hauek emateko kontratazio espedientea onestea: Laguntza Teknikoa Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuari Gipuzkoako Udalei haur, nerabe, eta gazteen sustapen arloko aholkularitza emateko.
1729