Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 29ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/05/29
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza ematea zuzenean Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteari: euskal hedabideen behatokiaren garapen gastuetan laguntzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Foru Arau proiektua, Herritarren Partaidetzari buruzkoa.
- Berraztertzeko hainbat errekurtso ebaztea: 2017ko martxoaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoak, zeinaren bidez onartu baitzen lanpostuei zegokien balorazioa.
- Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2017ko Memoria aurkeztea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Urretxuko Plangintzako Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspeneko Testu Bateginaren aldaketa puntuala, “Pagoeta Hotela AIE 7” eremuari dagokiona.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko hainbat erreklamazio ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onartzea eta dagokion kontratazio espedientea: Urdanibian, GI-636 errepidean (10 KP), argi instalazioa berritzeko (3-IL-37/2017).
- Proiektu hau onartzea eta dagokion kontratazio espedientea: N-634 errepidean (27,062-27,185 KP) lur-erauzketako ezponda egonkortzeko (3-ME-19/2018).
- Proiektu hau onartzea: GI-3711 errepidean (4,400 - 4,475 KP) lerradurak izandako ezponda egonkortzea (7-ME-91/2017).
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, 2050eko Aldaketa Klimatikoko aurkako Gipuzkoako Estrategia-GIPUZKOA KLIMA 2050 onartzen duena.
1677