Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2023ko irailaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko irailaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/09/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Galtzagorri Elkarteari, haur eta gazte literatura hedatzeko programaren garapenean laguntzeko.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea eta herri onurakotzat jotzea: Lezo- Donibane bizikleta eta oinezkoen bidearen 1. zatiaren proiektu aldatua (1.2 ibilbidea: Errenteria-Pasai Donibane) 01 008F tartea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Lezo-Donibane bizikleta eta oinezkoen bidearen 1. zatia eraikitzeko Proiektu aldatuaren obrak (1.2 ibilbidea, Errenteria-Pasaia Donibane), 01 008F tartea.
  • Egokitzea 2023ko uztailaren 26ko erabakia Jasangarritasun Departamentuaren eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren eginkizunen aldaketara, Eibarko Udalari EIbar-Elgoibar bidegorrian komun autogarbigarria instalatzeko proiektua gauzatzeko eta finantzatzeko emandako zuzeneko dirulaguntzari buruzkoa.
  • Egokitzea 2023ko uztailaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia Jasangarritasun Departamentuaren eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren eginkizunen aldaketara, Elgoibarko Udalari EIbar-Elgoibar bidegorrian komun autogarbigarria erosteko emandako zuzeneko dirulaguntzari buruzkoa.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hurkoa Fundazioarekin eta Gertuan Fundazioarekin sinatutako kontratu-programak suntsiaraztea eta kontratu-programa berriak onestea, eskainitako zerbitzuak ekainaren 2ko 8/2021 Legera egokitzeko.
  • Aldatzea Ikigaia SL erakundearekin sinatutako kontratu-programa, desgaitasunaren eta mendekotasunaren balorazioak egiteko beharrezkoak diren irizpen mediku eta psikologikoak egiteko zerbitzua ematekoa: II. eranskina (langileen zerrenda) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea Zabaltzen-Sartu Koop. Elk. de Trabajo Asociado e Iniciativa Social elkartearekin sinatutako kontratu-programa, Azpeitian eguneko zentro berria gehitzeko helburuarekin: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokapena), II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea Zabalduz Koop. Elk. elkartearekin sinatutako kontratu-programa, Donostian laguntzak dituen etxebizitza berria gehitzeko helburuarekin: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokapena), II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 42/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Gobernantza Departamentuko zuzendaritza nagusien eginkizunak finkatzekoa.
  • Batzar Nagusietarako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan parte hartzeagatik talde politikoei dagozkien dirulaguntzak ordaintzeko gastua baimentzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • 43/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 44/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 45/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia izendatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea Urretxu/Legazpiko lotunearen eta Bergarako lotunearen (AP-1arekiko lotura) artean GI-632 saihesbidea eraikitzeko Proiektuaren 2. separataren (Tartea: Antzuolako erdihesia - Bergarako lotunea) 35 COMPL1. zk.ko lurzatiaren zati bat; eta GI-632 saihesbidearen obrak amaitzeko Proiektuaren (Tartea: Antzuola - Bergara) 19 zk.ko partzelaren zati bat.
  • Autobuses la Guipuzcoana SL entitateari Urola Erdiko eskualdeko bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzuaren emakidarako administrazio-kontratuaren oreka ekonomikoa berrezartzeko eskubidea aitortzea.
  • Zerbitzu kontratu honen luzapena onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Publikoa kudeatzeko Lurraldebus Guneko eragiketa eta erabiltzaileen arretarako.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa: Azkoitia, Beasain, Idiazabal, Orio, Ormaiztegi, Usurbil eta Donostia.
  • Bete gabe uztea Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko kide lanpostua betetzeko deialdia.
  • Konpromiso kredituaren sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) Proiektuaren 1. separataren 1. aldaketa. Aurrekontu eguneratua - Oindolarreko tunelaren hodiaren obra zibila Donostiako noranzkoan. 1. Sorta.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) Proiektuaren 1. separataren 1. aldaketa. Aurrekontu eguneratua - Oindolarreko tunelaren hodiaren obra zibila Donostiako noranzkoan. 1. Sorta.
  • Proiektu hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren 1. aldaketa. Aurrekontu eguneratua - Gorosmendiko tunelaren hodiaren obra zibila Iruñerako noranzkoan. 2. sorta.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) Proiektuaren 1. separataren 1. aldaketa. Aurrekontu eguneratua - Gorosmendiko tunelaren hodiaren obra zibila Iruñerako noranzkoan. 2. sorta.
  • Zerbitzu kontratu hau aldatzea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren (2004/54/EE Zuzentaraua) 1. separatako proiektuaren obra zuzendaritzari laguntza teknikoa.
  • Gastua baimentzea eta xedatzea UTE Conexión Polígono 27 entitatearen alde obra hauek egiteko kontratuaren prezioak salbuespenez berrikusteko: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. Poligonoarekin lotzeko proiektua.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako dirulaguntzen 2023ko deialdian.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile baten aldaketa onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzekoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Gabriel Celaya eta Xabier Lete nazioarteko poesia lehiaketen oinarri arautzaileak eta Gabriel Celaya nazioarteko poesia lehiaketaren VI. edizioaren deialdia onestea.
  • Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari Donostiako Gipuzkoa Basket SAD taldea LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
  • 46/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Nazioarteko Lankidetzako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 47/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Nazioarteko Lankidetzako zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • 48/2023 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Kiroletako zuzendari nagusia izendatzekoa.
  

1250