Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 7ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 7ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/07/07
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2020ko deialdia onartzea: enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Itsasoko saneamendu proiektuaren obrak (2019/48-SA-LS).
- Kontratazio espediente hau onartzea: Bidania Goiazko saneamendu proiektuaren obrak (2019/47-SA-LS).
- Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Karrika errekan Galtzaraberriko presa eraisteko proiektua. 2. fasea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- 6/2020 Foru Dekretua, uztailaren 7koa, bizikleta eta oinezkoen bide-zati egin berriak Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Eibarko Egoitza Unitate Soziosanitarioko (EUSS) zerbitzua.
1989