Diputatuen Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/05/08
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko enplegatu publikoek zerbitzua emateko sistema misto bat arautzea, zeinean ohiko lan presentzialaz gain lan ez-presentziala ere izango baita, telelanaren bitartez.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Ekonomia Suspertzeko "Bonu teknologikoak" programakoak.
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasun, jasangarritasun eta lankidetzaren indartzea sustatzeko programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: 2018ko otsailaren 27ko erabakiaren aurka jarritakoak, GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 kp-en artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektuan jendaurreko informazio eta entzunaldi tramitea ebatzi zuena (2-EM-28/2016).
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Goierriko Ekimena garapenerako agentziari (Goieki): Goierriko Energia Plana sustatzeko, dinamizatzeko eta garatzeko ekintzak burutzeko.
1946