Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 9ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 9ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/12/09
DIPUTATU NAGUSIA
- Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa eta Banco Sabadell entitateekin formalizatutako hainbat kreditu lerro berritzeko eta birfinantzatzeko egin diren gestioen berri ematea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa-Naturklimaren egoitza izateko eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obrak egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Asociación de Investigación y Desarrollo del Emprendimiento (AIDE) elkarteari: "Investigar y monitorizar la actividad emprendedora (Gipuzkoa - CAPV)" proiektua garatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Uko egitea Gipuzkoako Foru Aldundiak Okendo kaleko 20. zenbakiko higiezinaren lehen solairua erabiltzeko duen eskubideari.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Soraluzeko Udalari: garai batean arroilen fabrikak hartzen zuen lekuaren zati baten lurzoruaren kalitatearen ikerketa finantzatzeko, eta SAPA arma-fabrikaren nabea "A.U.25 Cañones" jarduketa integratuaren eremuan birmoldatzeko oinarrizko proiektua idazteko, Soraluzeko udalerrirako hiri-eremu publiko estali eta kondentsadore batean.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Irungo Udalari: "Irungo trenbide-ingurunearen antolamendu-azterlana Bentak eta Plaiaundi artean" finantzatzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Zumarragako Udalari: Esteban Orbegozo-Elgarrestamendin irisgarritasuna hobetzeko igogailu publiko baten eta pasabidearen ezarpena partzialki finantzatzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: Ondartxoko mendi-hegala egonkortzeko obrak egiteko.
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea hainbat lurzatitako azalerak proiektu hauek gauzatzeko hartutakoak: "GI-632 Errepidearen Zumarraga Ekialdeko Lotunetik Urretxu-Legazpiko Lotunerainoko Zatiko Saihesbidea egiteko Proiektua" (1-V-12/2001-A) eta "GI-632 Errepideko Saihesbidea. Urretxu/Legazpi-Bergarako Lotunea Eraikitzeko Proiektuaren 1. Zenbakidun Gehigarria" (Urretxu-Antzuola zatia) (1-V-12/2001-B-S1).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Konpromiso kredituen transferentziak egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektua (1-EM-13/2020).
- Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa (1-EM-13/2020-DO).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonei osoko arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: babes gabezia egoeran dauden adigabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Petra Lekuona zaharren egoitza Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: 60 urte baino gehiago duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zerbizuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
- Jose Matia Calvo Fundazioarekin sinatutako hitzarmena aldatzea: 60 urte baino gehiago duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zerbizuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
- Onartzea sinatutako kontratu hauetan aplikatu beharreko prezioak: babesgabetasun-egoeran dauden adingabekoentzako egoitza-zerbitzuak, gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentro-zerbitzuak, familian esku hartzeko eta bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuak eta familia-harrera sustatzeko eta babesteko zerbitzuak emateko.
1870