Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Zumaiako eraso sexista gaitzesteko erakunde adierazpena

Zumaiako eraso sexista gaitzesteko erakunde adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, joan den astean Zumaian gertatutako eraso sexista irmoki salatu eta gaitzetsi nahi du. Aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die beren intimitatearen eta askatasunaren aurkako erasoa pairatu duten emakumeei, nahiz haien gertuko lagun eta senitartekoei.

2022/11/08
Puntu morea.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Zumaiako Udalak kaleratu duen adierazpenekin. Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta intimitatea eskubide urraezinak dira.

Eraso sexistarik gabeko lurraldea nahi dugu, emakumeek edozein espaziotan askatasunez eta erasorik gabe bizitzeko aukera izango dutena, eta hala adierazten dugu indar guztiz. Foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko.

  

3820