Sagarraren bilketa hasi da Gipuzkoan
Sagarraren bilketa hasi da Gipuzkoan
Zizurkilen dagoen Fraisoro Laborategiak publikatu duen informearean arabera sagardoaren kalitatea sagarraren bilketarekin erlazio zuzena dirudi; kantitatea, datak eta denboraldiarengatik.
Euskal Herrian sagarra biltzeko bi modu ezagutzen dira: bata, eskuz egiten den sagar bilketa, batipat Goierri inguruan egiten dena, eta bestea, kizki bidezko sagar bilketa, Gipuzkoa kostako herrietan erabiliagoa dena.
Kizkia 60 zentimetro inguruko makila da, muturrean iltze oker bat duena eta sagastian sagarrak banan-banan lurretik zare edo otarrera biltzeko erabiltzen dena.
Sagarra kizkiarekin biltzean, sagarrari zulotxo bat egiten diogu eta zulotxo horretatik sortu litezkeen zornadurak direla eta, sagardogintzaren sektorea erregulatzen duten arauek bere erabilera murriztuko dutela pentsatzen dugu. Hala ere, Astigarragan ahalegin berezia egingo dugu kizkiaren erabilera gure ondarean sustatzeko eta urtetik urtera Irailaren azken igandean ospatzen dugun Sagar Uzta egunean tarte berezia eskainiko diogu. Horretarako antolatu zen, hain zuzen ere, kizki bidezko sagar bilketa herrikoia.
2325