Udala eta Aldundia elkartu egin dira Donostia eta eskualdea Gastronomia Turismoaren II Mundu Foroan erakusteko
Udala eta Aldundia elkartu egin dira Donostia eta eskualdea Gastronomia Turismoaren II Mundu Foroan erakusteko
Udala eta Aldundia elkartu egin dira Donostia eta eskualdea Gastronomia Turismoaren II Mundu Foroan erakusteko
Liman ospatuko da 27tik 29ra
Gipuzkoako eta Donostiako Turismo arduradunak, Denis Itxaso eta Ernesto Gasco, eta BasqueCulinary Center-eko zuzendaria, Joxe Mari Aizega, gaur goizean agertu dira Gastronomia Turismoaren II Mundu Foroa dela-eta turismoa sustatzeko ekimena azaltzeko. Foro hori Liman izango da (Peru), apirilaren 27an, 28an eta 29an. Kongresua antolatzen dute Turismoaren Munduko Antolakuntzak. BasqueCulinary Centerrek eta Peruko Gobernuak, eta bertan izango dira Udala eta Aldundia hitzaldi bat eskainiz garatzen ari diren estrategia turistiko bateratuari buruz, non gastronomiak ezinbesteko rola baitu. Sustapen ekintza nagusia, alabaina, afari ofizial bat izango da. Bertan euskal eta perutar sukalde tradiziorik garrantzitsuenak uztartuko dira, eta Pablo Loureiro, Roberto Ruiz de Aginaga eta Edorta Lamo sukaldari gipuzkoarrek parte hartuko dute.
Urtero kontinente desberdin batean ospatzen den Mundu Foro honen helburua da alor publikoaren kalitatea hobetzea gastronomia turismoaren alorrean. 2015ean Donostian izan zen. Gastronomia aukera bat da turismoa dinamizatu eta anizteko, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen du, hainbat profesionali eragiten dio eta lehen mailako sektorearen erabilera berriak sortzen ditu. Gainera, faktore erabakigarria bihurtu da turistek nora joan erabakitzeko orduan. Eskaintza gastronomiko bat kalitatezko produktuetan, bertakoetan, oinarritua.
"Gure izaeraren eta kulturaren parte da, eta beharbada, baita gure baloreak hobekien adierazten ditugun tokia ere: xehetasunekiko eta ongi eginiko lanarekiko maitasuna, naturarekiko eta bere fruituekiko errespetua, abegitsu eta tratuan zintzoak izatea. Eta hori guztia erakutsi ahal izango du Limako Foroan ehunka pertsonen aurrean", esan du Denis Itxasok. "Ez dago zalantzarik gaur egun gastronomia dela dugun turismo baliabide nagusia, eta batez ere horregatik ezagutzen gaituzte nazioartean".
Ernesto Gascok adierazi duenez Donostiara etorzen diren turistetatik %90a gastronomiaz gozatzera dator, batez ere pintxoak jatera.
Limako Foroan, Gipuzkoako ordezkaritza honako hauek osatuko dute: Pablo Loureiro, Urola jatetxea, Donostia; Roberto Ruiz, Frontón jatetxea, Tolosa; eta Edorta Lamo, A Fuego Negro jatetxea, Donostia.
Gala ofizialeko afarian ehun bat pertsona bilduko dira. 28an izango da, eta euskal-perutar afari bat izango da, gure ordezkaritzako sukaldariek eta Gastón Acurio perutarrak eskainia. Euskal sukaldaritzaren eta Euskadiko gastronomia kulturaren ezaugarrietako bat erakustearren, afaria euskal pintxoen eta perutar tapen inguruan antolatuko da. Pintxo tradizionalak eta modernoenak aurkeztuko dira. Afaria BasqueCulinary Center-ek antolatuko du, eta Aldundiko Kultura Departamentuak babestuko du, ulertzen baitu ekitaldi horrek Gipuzkoako turismo gastronomikoa sustatzen eta sendotzen laguntzen duela.
Loureiro, Ruiz de Aginaga eta Lamo ofiziozko eta talentuzko sukaldariak dira, eta inguruarekiko eta ekoizleekiko begirunezko, sentimenduzko eta kontzientzia gastronomikozko balioak dituzte eta sustatzen dituzte. Pintxoek nortasuna izango dute, eta tradizio eta sukalde teknika modernoak nahasiko dituzte.
Frontón jatetxea (1993). Tolosan dago. Bertako sukaldaria tokiko produktuaren defendatzaile sutsua da, eta ohiko lankidea da tokiko produktuen garapen eta artapenean. Bere karta tokiko eta denboraldiko sukaldean oinarritzen da, eta bere espezialitatea Tolosako babarrun beltza da. Baserritarrekin duen harremanari esker, jatetxearen indargunerik sendoena osagaia da.
Urola Etxea (1956). Pablo Loureiro tradiziozko sukaldari bat da, hirugarren belaunaldikoa eta sukaldari autodidakta. Itsaso ondoan egonik, arrainak dira nagusi, baita ikatzezko parrila zahar horiek ere, marinelek erabiltzen zituztena. Osagai onaren maitale den aldetik, maiz ibiltzen da Bretxako merkatuan, bertatik baitatoz bere produkturik onenak.
A Fuego Negro (2006). Edorta Lamok ikuspegi berri eta desberdin bat ekarri dio euskal pintxoari. Bere tabernan pintxo modernoak jan daitezke, errezeta eguneratuak, agertzen direnak jatorria galdu gabe, fusionatuta eta teknika landuarekin. Gertuko osagaiak eta ohiturak ongi ezagutzen dituenez, bere lanetan beti dago jatorriaren oroigarri bat.
1524