Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 6ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 6ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren bilera
2017/06/06
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Gureak Inklusio Fundazioarekin sinatu beharreko lankidetzarako esparru hitzarmena: desgaitasunen bat dutelako laguntza behar bereziak dituzten pertsonak funtzio publikoan sartzea eta osoki integratzea sustatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diputatuen Kontseiluaren 2011ko azaroaren 15eko erabakia berrikusteko eskaera: erabaki horren bidez aldatu ziren ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA foru sozietate publikoko estatutuak.
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: "Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programa"koak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundia Bizikletaren aldeko Hirien Sarea elkartean sartzea.
- Bidegi SA foru sozietate publikoaren kapitala handitzea.
- Salerosketa bidez erostea Zumaian dagoen Algorriko mendibidea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2018. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibideak eta egutegia onartzea.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onartzea: Beasainen, N-I errepidean, Zumadi industrialdeko sarbidearen parean, zarataren kontrako pantailak jartzeko proiektua (1-PA-38/2016).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Hondarribiko Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea: GI-3361 errepidearen eta Ramon Iribarren pasealekuaren arteko Iterlimengo labarra egonkortzeko.
1927