Diputatuen kontseiluak 2017ko urriaren 10ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2017ko urriaren 10ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2017/10/10
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Ondorengo kontratazio espedientea onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiaren dokumentazioaren zaintza, digitalizatzea eta OCR zerbitzuak emateko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Hirigune Elkargoa, Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseilua eta Nouvelle-Aquitaineko Eskualde Kontseiluarekin sinatu beharreko mugaz gaindiko lankidetza hitzarmen proiektua, "Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoa" eratzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ebaztea berraztertzeko errekurtso hau: ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioa ezesteko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2017ko irailaren 12ko erabaki honetan: babesik gabeko egoeran dauden adingabeei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala kudeatzeko kontratuetan aplikatu beharreko prezioen eguneratzea onartzekoan.
- Gestión de Servicios Residenciales, S. Coop. enpresarekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiaraztea eta enpresa horrekin sinatu beharreko kontratu-programa berria onartzea: buruko nahasmendu larria duten pertsonei egoitza zerbitzuak eskaintzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Luzatzea 2014ko maiatzaren 19ko Euskal Itsasbazterreko Interes Zientifikoko Elkartea eratzeko hitzarmena.
- Diputatuen Kontseiluko 2017ko irailaren 12ko erabakiaren eranskina zuzentzea, Hernialdeko Saneamendua Proiektuak atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena.
1797