Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2017/07/26
DIPUTATU NAGUSIA
- Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Laguntzen Plan Estrategikoa.
- Diru laguntza ematea zuzenean Elkarrekin - Together Kultur Elkarteari: "Sentitu, pentsatu, ekin. Elkarrekin" proiektuaren barruan, unitate didaktikoa finantzatzeko.
- 2015-2019 Kudeaketa Plan estrategikoaren jarraipen txostena: 2017ko ekaina.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Mendizale Federazioari: "Gipuzkoako eskalada guneak - Birhornitzea eta mantentzea 2017-2020" proiektua gauzatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, ibilgailuen aseguruak kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Adingabeen babeserako klausulak onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak adingabeekin ohiko harremana eskatzen duten zerbitzuak edo prestazioak kontratazio prozedura guztietan sartu beharrekoak.
- Eskubide hobeko hirugarrengotzaz baliatzea.
- Baimena ematea Sueskola Gipuzkoa Fundazioari: egiturako langileen talderako bi formatzaile kontratatzeko burutzen duen hautaketa prozesutik eratorritako kontratazio zehatzak egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioari: 2017ko Jarduera Plana garatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea enkante irekiaren bidez besterentzea: Donostiako Ataria bizigune multzoko 13 zenbakiko txaleta eta 4 eta 5 zenbakiekin adierazitako garaje-trastelekuak.
- Onartzea enkante irekiaren bidez besterentzea: Andrearriaga 1.2.06 eremuaren konpentsazio proiektuko "H" izeneko lurzatiaren gaineko % 56,74ko banatu gabeko partaidetza.
- Donostiako Etxegintza erakunde publikoarekin sinatu beharreko bost apartamenturen errenta kontratuak: "Housing First" programa garatzera bideratzeko.
- Salerosketaren bitartez erostea Donostiako Errotaburu pasealekuko 1 zenbakian dauden finka batzuk.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia - Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren Plan Ekonomiko Finantzarioa eguneratzea.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea, konpromiso kredituen transferentzia egitea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Tutoretza finantzarioaren funtzioa betetzea. Berri ematea: 2017ko ekaina.
- Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak. Berri ematea: 2018ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldaberritzea Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011ko apirilaren 11n izenpetutako Konpromiso Kontratu hau: Foru Aldundiak Bidegi SAren finantzaketa kontratuen esparruan zer obligazio hartzen dituen ezartzen duena.
- Onartzea Oiartzungo Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: "Zerbitzu bide berri baten proiektua Oiartzungo Lintzirin poligonoan (1-CO-75/2017)" lanak egin eta finantzatzekoa.
- Proiektu hau onartzea: zerbitzu bide berri baten proiektua Oiartzungo Lintzirin poligonoan (1-CO-75/2017).
- Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: Gipuzkoako Eskualde Sareko eta Sare Lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Honako zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: desgaitasun balorazioetarako beharrezkoak diren mediku eta psikologia txostenak egiteko laguntza teknikoa emateko eta mendekotasunaren balorazioa eskatu duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte Larrialdietarako Koordinazioko Foru Zerbitzua eskaintzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea udalen eta mankomunitateen alde: mendeko pertsonei etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeagatik 2017an sortzen diren obligazio ekonomikoak betetzeko.
- Hurkoa Fundazioarekin sinatutako hitzarmena amaitutzat ematea eta fundazio horrekin eta Hurkoa-Zainduz Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Ondorengo obren kontratazio espedientea onartzea: "Tolosan dagoen Gipuzkoako Agiritegi Nagusiaren birgaitze energetikoko" proiektua gauzatzeko.
1921