Diputatuen kontseiluak 2018ko apirilaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko apirilaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/04/17
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza ematea zuzenean Euskampus Fundazioari: Sinnergiak Social Innovationek sustatzen duen "Berrikuntza Publikoa" proiektua laguntzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: kirol arlokoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ebaztea berraztertzeko errekurtso hau: ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioa ezesteko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Goyeneche Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: adimen urritasuna eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsona desgaituentzako eguneko arreta eta jarduerak eskaintzeko. (I. eranskina: zentroak; II. eranskina: langileen zerrenda; III. eranskina: araubide ekonomikoa).
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea, 10 beka emateko: hondakinen prebentzio eta birziklatzeari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako bekak.
1733