Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/11/13
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Jakin taldeari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, berogailuentzako C gasolioaren hornidurako esparru akordioa burutzekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Esleitzea Goierri eskualdeko bidaiarien errepideko herriarteko garraio publikoko zerbitzuaren emakida zonalaren (LUR-Z-04) kontratua (Gakoa: 13-MO-87/2014).
  • Herri jabaritik desatxikitzea Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroaren Proiektua egiteko partzelarioko 36. zenbakidun partzelaren zati bat.
  • Onartzea Loiolako Ignazio etorbidean kokatzen diren hiru lokal erabiltzeko doako lagapena, Azpeitiko Udalak egindakoa: desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako zerbitzuetarako erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kreditu gehigarria onartzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Irungo Udalari: Irungo Hegoaldeko ingurabidearen 1. zatiaren obrak gauzatzeko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: errefuseko edukiontzietan sentsore adimendunak jartzeko.
  

1829