Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 20ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/11/20
DIPUTATU NAGUSIA
- Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala: emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: "Gipuzkoako udalei haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko aholkularitza" emateko. (Aldez aurreko tramitazioa)
- Donostia lnternational Physics Center Fundazioari zuzeneko diru laguntza ematea, afrikar emakumezko ikertzaile batek ikerketa egonaldi bat egin dezan, DlPCn.
- Diru laguntza ematea zuzenean Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, S.A. sozietateari: 2018ko ekitaldiko aurrekontuetan zuzendari nagusi baten kontratazioa dela eta, izandako gehikuntza finantzatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Music & Sports Blue Vision, S.L. enpresari: Hondarribi Blues jaialdiaren 13. edizioa finantzatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak karrerako funtzionario izendatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Bizikleta eta oinezkoentzako Azitain-Maltzaga arteko bidea (9. ibilbidea: Ego bailara 09 001F zatia) egiteko proiektu aldatua (kodea: 1-BI-9/2017).
- Enkante irekiaren bidez besterentzea: Donostiako Ataria bizigune multzoko 13 zenbakiko txaleta eta 4 eta 5 zenbakiekin adierazitako garaje-trastelekuak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean BIC Gipuzkoa Berrilan, SAri: teknologia zorroaren balorizazioa bultzatzeko mugikortasun elektriko eta energia biltegiratzearen alorrean.
- Gipuzkoako toki entitateek jarraitu beharreko erregelak 2019rako aurrekontuak prestatu, onartu eta gauzatzeko onartzen dituen jarraibidea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: "Villabonan, GI-4751 errepideko 0 KPan, Oria ibai gaineko zubian oinezkoentzako pasabidea zabaltzeko proiektua (10-OF-96/2017)".
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: "Villabonan, GI-4751 errepideko 0 KPan, Oria ibai gaineko zubian oinezkoentzako pasabidea zabaltzeko proiektua (10-OF-96/2017)". (Aldez aurreko tramitazioa)
- Proiektu hau onestea: "Lazkaoko Hirigoien kaleko 4-12 urbanizazio proiektua".
- Onestea Lazkaoko Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena proiektu honek jasotzen dituen lanak gauzatu eta finantzatzeko eta GI-3560 errepidearen zati bateko titulartasunak erregularizatzeko: Lazkaoko Hirigoien Kaleko 4-12 urbanizazio proiektua.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- 2018ko irailaren 11ko Diputatuen Kontseiluko erabakia zuzentzea: Donostiako elizbarrutiko Caritasekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren III-1 eranskina gizarte bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: azpiegitura hidraulikoko zenbait lan egiteko.
1927