Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/05/02
DIPUTATU NAGUSIA
- Beasaingo Udalari diru laguntza ematea zuzenean: HerriLab proiektu pilotua abiarazteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: "Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa bultzatzea eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez" izeneko programakoak.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onartzea: Irunen, AP-8 autobidearen lotune berria eta Irungo hegoaldeko ingurabidearen 1. zatia egiteko proiektua (1-NC-98/2013).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Zabalduz Sociedad Cooperativa de Iniciativa Social entitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea: gizarte babesgabetasuneko egoeran dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako laguntza zerbitzua ematekoa.
- Caser Residencial SAUrekin sinatutako lankidetza hitzarmena aldatzea: adineko mendeko pertsonei eta buruko gaixotasuna dutenei egoitza eta eguneko zentroko zerbitzuak eskaintzekoa (I., II eta III. eranskinak).
- Gizaide Fundazioarekin eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenak aldatzea: buruko gaixotasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroko zerbitzuak eskaintzekoak (I., II. eta III. eranskinak).
- Servicios Sociales Aita Menni SLU enpresarekin sinatutako administrazio kontratua aldatzea: mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzako Bergara eta Soraluzeko eguneko zentroetako zerbitzuarena.
- Gizarte Politikako Departamentuak lankidetza hitzarmenen eta kontratu-programen bitartez ematen dituen zerbitzu hauek finantzatzeko gehieneko erreferentzia tarifak onartzea: mendeko adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei eta desgaitasuna dutenei arreta emateko sinatutako kontratuetan 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte aplikatuko diren prezioak onestea.
1914