Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2019ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/05/21
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Nabarralde Fundazioari: "Arantzazu, memoria gunea" proiektuaren finantzaketan laguntzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Bazkundeari: "Nola eragiten dioten Gipuzkoako azpiegiturek lurraldeko enpresen lehiakortasunari" proiektua finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Photomuseum - Argazki & Zinema Museoa Fundazioari: 2019. urtean entitateak izango dituen funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Villabonako Udalari: udalerriaren 400. urteurrena ospatzeko egindako ekintzen programa finantzatzeko.

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Elías Querejeta Zine Eskolan ematen diren graduondoko programetan matrikulatzeagatik eskatzen den prezio publikoa aldatzen duena.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko ibilgailu arinen mantentze lanen zerbitzua kontratatzeko.
  • Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko 2014ko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Arauaren betetze mailaren txostena aurkeztea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Basque Culinary Center Fundazioari: LABe proiektuaren jardueraren garapena finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • “Mubil Fundazioa” foru fundazioaren aurrekontua onartzea.
  • Kreditu gehigarria onartzea Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea, ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: GI-3610 errepidean (1,940 - 3,050 KP) bide-zoruaren egitura birgaitzeko (3-RF-45/2019).
  • Proiektu honek atxikitako ondasunen eta eskubideen zerrendatik kentzea 36. eta 37. lurzatien azalera batzuk: Zarautzen N-634 errepidearen 1. zatia (Asti - Vista Alegre) egiteko proiektua (4-V-48/1998-PT).
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: GI-2632 errepideko 17,335 eta 21,950 KPen artean, zorua birgaitzeko eta drainatze sarea eta euste elementuak hobetzeko (1-RF-5/2019).

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatu egiten baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak, abenduaren 18ko 30/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.
  • Behin betiko onartzea Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko lanei buruzko bideragarritasun azterketa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko.
  

1901