Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/03/05
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia egitea: Gipuzkoan kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak burutzeko, egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutakoa (OREKA).
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Kultur jarduerak burutzeko Gipuzkoako udal, udal elkarte edo udal entitateei zuzendutakoa (TOKIKO).
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, Datu pertsonalen babesaren eta informazioaren segurtasunaren inguruko egokitzapen zerbitzuari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren langileen ordainsariak gehitzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa - Basque Research and Technology Alliance sortzeko lankidetza hitzarmenari atxikitzea baimentzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimendu eta xedatzea adostutako konpentsazio gisa Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SAren alde: Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostiako erdialdearen arteko bidaiaren zuzeneko garraio zerbitzuak eta zerbitzu batzuk ospitale gunera arte ezartzeagatik 2019ko lehenengo seihilekoan sortuko diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea jarraian azaltzen den partzelaren lurzatia: 001 zk partzelaren lur-zatia Laskoaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) doan N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuko (2-EM-31/2004 Gakoa).
- Bigarren enkante publikoa onartzea: Villabonako Amasa auzoko Etxezarreta baserria eta bertako lurrak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2019. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politikako Departamentuari laguntza teknikoa emateko, haur eta nerabeen arloan gizarte zerbitzuen sisteman koordinazioa hobetzera bideratutako "Hurbildu" programa kudeatzeko.
- Fundación Goyeneche San Sebastián entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa onartzea: ahalmen urritasuna duten pertsonei hainbat eguneko programa eta jarduera eskaintzeko eta Pausoak programa egiteko.
1810