Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/10/13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea COVID-19aren aurkako prebentzio- eta euste-neurri berriak Euskadiko larrialdi egoera amaitu ondoren.
  • Onestea Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programaren aldaketa, Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiari atxikitako ogasun espezialitateko erdi mailako teknikarien lanpostuak ogasun espezialitateko goi mailako teknikarien lanpostu bihurtzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, mugikortasun iraunkorreko diagnostikoak eta planak egin eta/edo eguneratzearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 50.000 biztanletik beherako udalerrietako udalei zuzendutakoak, bizikletak aparkatzeko azpiegitura erosteko eta instalatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko eskualde sareko eta sare lokaletako errepideak eta foru bizikleta bideak artatzeko eta ustiatzeko hainbat jarduketa egiteko zerbitzua (aldez aurreko tramitazioa).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: COVID-19ari aurre egiteko norbera babesteko ekipamenduen (NBE) eta material sanitarioaren hornidura, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetarako eta eguneko zentroetarako.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Egogain zentroko zaintza asistentzial, soziosanitario eta osagarrien zerbitzua emateko (aldez aurreko tramitazioa).
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera-pisuak berritzeko obrak.
  

1747