Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/01/19
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Behin betiko onestea Errezilgo Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra, "Belamendi" 10 HJE eremurako xedatutako zehaztapenak izan ezik.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 1/2021 Foru Dekretu-Araua, urtarrilaren 19koa, Kontseiluaren 2016/1164/EB Zuzentaraua hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez aldatzen duen maiatzaren 29ko 2017/952/EB Zuzentarauaren transposizioari buruzkoa.
  • 1/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, lan etekinei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura 2021ean aplikatuko zaizkien atxikipen portzentajeak onartzen dituena.
  • 2/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Ogasuneko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • Konpromiso kreditua sortzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmen proposamen hau: xede bezala duena euskal hezkuntza- sistemako prestakuntza arautuan sartutako ikasketak egiten dituzten ikasleen artean ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko jarduketak definitzea.
  • Errekurtsoa jartzea Justizia Ministerioaren Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoko Zuzendaritza Nagusian Donostiako 2. zenbakiko Jabetzaren Erregistratzaileak eginiko kalifikazioaren kontra.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea proiektu honen I eremua: GI-2630 errepidean A.U.-II-12 Munazategira sartzeko biribilgune baten eraikuntza proiektukoa (Oñati-Gipuzkoa) (2-I-19/2020).
  

1876