Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/12/13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa Prebentzio, Su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuan.
  • Hiru euskararen sustapeneko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Bi lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Eraginik gabe uztea 2022ko uztailaren 26ko erabakia, zeinaren bidez, Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onetsi zen, Urnietako hiri-sektoreak Añarbeko sistemako ur-horniduran sartzeko Proiektuko obrak gauzatzeko.
  • Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiarazi eta likidatzea: Donostiako Anoetako zonako saneamenduaren proiektu eguneratuaren obrak gauzatzeko. 1. Fasea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza zuzenean ematea Ikerbasque Fundazioari, partzialki finantzatzeko "Ikerbasqueren eta IBM Research-en arteko lankidetza-plana Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia kuantikoen ekosistemaren garapena bultzatzeko" akordioan izango duen parte hartzea.
  • Agencia de Desarrollo del Bidasoa SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
  • Debagoieneko Mankomunitatearekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
  • DEBEGESA, Sociedad para el desarrollo económico del Bajo Deba, SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
  • Iraurgi Lantzen SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
  • OARSOALDEA SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Mankomunitatearen arteko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea udal lokal bateko eremu baten erabileraren doako lagapena, Urnietako Udalak egindakoa.
  • "Vivienda y Suelo de Euskadi, SA, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA" sozietate publikoari Pasaian dagoen merkataritza-lokal baten azalera-eskubidea erostea, salerosketa bidez.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 4/2022 Foru dekretu-Araua, abenduaren 13koa, zeinaren bidez saiheste fiskaleko praktiken kontrako zerga aldaketak onesten baitira, Kontseiluaren 2016/1164/EB eta 2017/952/EB Zuzentarauekin bat etorriz (ATAD 1 eta 2).
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Ziurtagirien plataforma" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Big Data" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako  Departamentuan.
  • Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen sorrera egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Kredituen gaikuntza sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Adostasuna ematea  "Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA" sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
  • Adostasuna ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak arrisku-kapitaleko eragiketak finantzatzeko duen estrategia berriarekin.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: "Oñatin, GI-2630 errepideko 18,250 KP-an, Goribarko biribilgunea egiteko proiektua. Aurrekontu eguneratua". Aldez aurreko tramitazioa.
  • Proiektu hau onestea: Deban N-634 errepideko (38,350 eta 43,260 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzekoa.
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Deban N-634 errepideko (38,350 eta 43,260 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzeko proiektua. Aldez aurreko tramitazioa.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 20/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzuaren Batzorde Teknikoa sortzekoa.
  • 21/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
  • Onestea plaza kopuruen handitzea desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza zentro hauetan: Berriz, Petra Lekuona eta Uzturre.
  • Aldatzea "Aspace Gipuzkoa" Asociación guipuzcoana de ayuda a la parálisis cerebral y alteraciones afines elkartearekin sinatutako kontratu-programa, hainbat zerbitzu emateko: III. (erregimen ekonomikoa) eta V-bis (arreta goiztiarreko zerbitzuaren zehaztapenak) eranskinak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gaztegunea kudeatzeko zerbitzuak . Aldez aurreko tramitazioa.
  • 22/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Kulturako zuzendari nagusia izendatzekoa.
  

1393