Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 7ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 7ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/06/07
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratu hau suntsiarazteko prozedurari hasiera ematea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez bulegoko materialen hornidura kontratatzeko esparru akordioaren 1. sorta eta akordio horretan oinarritutakoa.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: merkataritza-sozietateei bere erakunde-karbonoaren aztarna kalkulatzeko eta murrizteko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea eta xedatzea Avanza Bidaiak Euskadi SA eta Compañía del Tranvia de San Sebastián a Tolosa SA enpresen alde, bidaiarien errepideko garraio kolektiborako foru-emakiden behin betiko likidazioak ordaintzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separata, aurrekontu eguneratua.
- Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separataren obren zuzendaritzari laguntza teknikoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separata, aurrekontu eguneratua.
- Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Loiolako sahiesbideko Irungo noranzkoko galtzadara sartzeko adarreko 4. zutabearen burua konpontzea.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Jose Matía Calvo Fundazioak aurkeztutako kalte galeren erreklamazioak ebaztea.
- Entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmen eta kontratu-programak aldatzea: babes gabezia egoeran dauden adingabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko zerbitzua (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
2204