Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/10/18
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari: Adimen Artifizialeko Graduarentzat datuak prozesatzeko zentroan beharrezkoak izango dituen inbertsioak finantzatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: elikagaien hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea GI-131 errepidearen saihesbidea Donostiatik Hernanira eraikitzeko proiektu aldatuaren 13A eta 14 partzelen soberan geratutako lursailak. Martutene-Hernani tartea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Loiolako Santutegiaren ezkerreko aldean dagoen oroigarri-etxolaren erabilera pribatiborako administrazio emakida ematekoa, etxola salmenta-toki gisa erabiltzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau proiektua, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko 1. proiektu aldatua (1-EM-13/2020-M1).
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko 1. Proiektu aldatua (1-EM-13/2020-M1).
- Proiektu hau aldatzeko baimen eskatzea: GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusia (2-NC-106/2018-RP).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Ikigaia, SL erakundearekin sinatu beharreko kontratu-programa hau onestea: desgaitasunaren eta mendekotasunaren balorazioak egiteko beharrezkoak diren irizpen mediku eta psikologikoak egiteko zerbitzua emateko.
4219