Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 29ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/03/29
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 3/2023 Foru Dekretua, martxoaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako eta toki-erakunde txikietako auzo- alkatetzetarako hauteskundeetan erabili beharreko baliabide materialak arautzen dituena.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plazak eskuratzeko hautaketa prozesuen deialdiak, oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onetsi zituen 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, biomasa hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programakoak.
- Fundación HAZI Fundazioari egin beharreko mandatu hau onestea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari zuzendutako zerbitzu informatikoak eta aholkularitza teknikoa" proiektua gauzatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onestea Usurbilgo Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala A-78 (TE), Zapategi industria eremuari buruzkoa.
- Kutxa Fundazioari itzultzea Donostiako bigarren ingurabidearen Aritzetako A-8 lotura-Urumeako lotunea egiteko proiektuaren 204 zk. lursail zatia.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Gastuak baimentzea eta eskumenak eskuordetzea, konkurtso-prozeduretan eta beste edozein bilketa prozeduratan ondasunak eta eskubideak eskuratzeko.
- Konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Hondarribian, GI-636 errepideko 2,340 KPan dagoen fabrika-obra sendotzeko.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Obra proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza zentroa handitzeko lanak gauzatzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko Egogain zentroan zainketa pertsonalen, soziosanitarioen eta osagarrien zerbitzua.
- Zerbitzu hau esleitzeko kontratazio-espedientea hutsik deklaratzea eta berri bat onestea: Harrera familien informazio, erakarpen, hautaketa eta prestakuntzako proposamenak egiteko laguntza teknikoa emateko, eta babes gabezia egoeran dauden adingabeen familia harreren jarraipen teknikoa egiteko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: gizarte zerbitzuen zentroetaan inbertsioak egiteko.
- Aldatzea hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: pertsonen autonomia sustatu eta mendekotasun-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurre hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko.
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena".
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena".
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharrekoa, Koldo Mitxelena Kulturunea Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzeko.
1162