Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/10/24
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/ Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa entitateari, dirulaguntza zuzen bat emateko Donosti Gipuzkoa Basket 2001 SKE-SAD-ri, klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko sentsibilizazio eta prestakuntza kanpaina bat egiteko.
  • Interreg Espazio Atlantikoko Kudeaketa Agintaritzarekin sinatu beharreko dirulaguntza kontratua onestea BluePoint proiektua gauzatzeko.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea: Donostiako Aldakonea eta Txara 2 zentroetako adinekoentzako egoitza zerbitzuaren eta beste zerbitzuak emateko; eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Esku-hartze psikosozialeko zerbitzua (Bideratu Programa) eta gizarte hezkuntzako esku-hartze zerbitzua (Trebatu Programa). Aldez aurreko tramitazioa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergarena.
  • 2023ko auditoretzen urteko plana.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioa ebatzi eta Proiektu hau onestea: Villabonatik Amasa auzora doan GI-3751 errepideko 0+000 KParekiko paraleloan oinezkoentzako konexioa egiteko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako abeltzaintza sektorean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko laguntzak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Txuri Urdin Izotz Jauregiko kudeaketa integrala. Aldez aurreko tramitazioa.
  

1126