Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 31ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 31ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/10/31
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: emakumeen elkartegintza sustatzeko eta partaidetza soziala bultzatzeko emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Uba, Igeldo eta Matsariako egoitza baliabideen egoitza harrerako zerbitzua, gizarte babesik gabeko adingabeentzat. Aldez aurreko tramitazioa.
- Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa, gizarteratze zerbitzuak eskaintzeko Zarautzen.
- Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuak baimendutako, xedatutako eta agindutako gastuak baliozkotzea, egindako zerbitzu-prestazioen esparruan.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Lurralde Historikoetako eremu mugakideetan suteen prebentzio, su itzalketa eta salbamendu zerbitzuen mobilizazioa eta esku hartzea koordinatzeari buruzkoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari laguntzeko programaren I+G proiektuetarako laguntzei dagokien lerro bati aurre egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2024-2027 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
- Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024. urterako Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Deban, N-634 errepideko 40,700 eta 40,750 KPen artean dagoen betelanaren lerradura egonkortzea.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Deban, N-634 errepideko 40,700 eta 40,750 KPen artean dagoen betelanaren lerradura egonkortzea. Aldez aurreko tramitazioa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East (UNRWA) entitateari, Gazan kaltetutako herritarren premia humanitarioei erantzuteko.
960