Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 3ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 3ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/10/03
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Kontratazio espediente hau onestea: bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa zerbitzuak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: foru eraikinetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko.
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Eibarko Egogain zentroko bosgarren solairuko mendebaldeko hegalean modulu bat egokitzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- 52/2023 Foru Dekretua, urriaren 3koa, Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia izendatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Zarauzko Udalak egindako bi lokal eta bi etxebizitzen erabileraren doako lagapena, bazterketa egoera dauden pertsonei arreta eta gizarteratzeko zerbitzuak emateko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Kreditu gehigarriak onestea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- 2023ko uztailaren 26ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Oindolar eta Gorosmendi tunelen estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separataren aldaketa. Aurrekontu eguneratua. 2. sortako proiektua aldatzeari hasiera eman ziona eta obren behin-behineko jarraipena onetsi zuena.
1538