Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/04/23
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Intxorta 1937 Kultur Elkarteari «Orratz-begia.1936ko kolpe militarraren aurkako Erresistentzian zehar ebakuatutako euskal haurren ondarea» proiektua finantzatzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Legorretan, Oria ibaiko papelera Etxezarreta 1 presa txikia eraisteko (2. fasea) Proiektuaren obrak.
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: Garingo saneamenduaren Proiektu eguneratua (Beasain).
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Itsas Gela elkarteari 2024an itsasoko zaborra prebenitzeko eta murrizteko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak finantzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte-zerbitzuen zentroa gauzatzeko obrari dagokion Oinarrizko Proiektua, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentroa eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakida kontratatzeko espedientearen esparruan.
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena".
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024 urterako Kontratazio Publikoaren Plana onestea.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako herritar erakundeei zuzendutakoak, herritarren partaidetza sustatzeko.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako udalei eta tokiko erakunde txikiei herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak emateko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Gastronomia Digitalaren Estrategia garatzeko lankidetza-proiektuei laguntzeko programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak aldatzea eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko dirulaguntza programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea GI-41 Urumeako autobiari dagokion bide-jabari publikoko lurzati baten erabilera ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa-erakunde publikoaren alde doan lagatzea irisgarritasunera egokitutako tren-geraleku berria egiteko.
- Errentan hartzea Donostian kokatutako hiru etxebizitza Oinarrian Habitat programa garatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituaren sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituaren sorrerak Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kredituaren sorrerak Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoan baso-suteen zaintza eta itzaltze zerbitzuak kontratatzeko espedientea.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala.
- Agustin Ugarte sariaren oinarri arautzaileak onestea.
1616