Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 12ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 12ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/11/12
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación de Ayuda en Carretera DYA de Gipuzkoa entitateari mendekotasun- edo/eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonei edo mugikortasun murriztua dutenei zuzendutako programak garatzeko, bai eta larrialdi soziosanitarioei aurre egiteko ere.
- Kontratazio espediente hau onestea: berehalako harrera-zentroaren edo egonaldi laburreko zentroaren, egonaldi ertaineko harrera-zentroaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako autonomia-pisuen zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastu gehigarria baimentzea Internazionalizazio programako dirulaguntzen 2024ko deialdiko "produktu berria nazioartean merkaturatzea" dirulaguntza ildorako.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusirako ekitaldi eta jardunaldi publikoak diseinatu, koordinatu eta gauzatzeko zerbitzuetarako laguntza teknikoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen sorrerak Diputatu Nagusiaren Alorrean.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- 53/2024 Foru Dekretua,azaroaren 12koa, herri onurakotzat jotzekoa eta baso-jabari publikoari atxikitzekoa "Gogorteguico-gaña" izeneko partzela, Irungo Udalaren jabetzakoa, Erlaitz Pagogaina 2.045.1 zk. herri onurako mendiaren mugen barruan sartzekoa eta Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoan inskribatzekoa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala egiteko 1. Proiektu aldatua.
- Kontratu hau aldatzea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala egiteko 1. Proiektu aldatuko obrak.
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikina zati batean eraberritzeko proiektuari dagozkion obra guztien zuzendaritza fakultatiboa eta horiei lotutako lanak.
2668