Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/11/05
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Ematea "Gipuzkoako Urrezko Domina" Marisa Arriola Nieto andreari.
- Onestea 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei elkartegintza sustatzeko eta emakumeen partaidetza soziala bultzatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza gehigarri bat ematea zuzenean Urretxuko Udalaren alde, Pasionistak eraikinean aniztasun funtzionaleko zentro bat eta etxebizitza babestuak eraiki ahal izateko, berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Basoetako erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Arkitekto tekniko bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Ingurumeneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-Real Casa de la Moneda enpresa-erakunde publikoak bete beharreko ondorengo mandatua onestea: takografo digitaleko txartelak, gidarien kualifikazio-txartelak (CAP) eta hirugarren herrialdeetako gidarien eta garraiorako gaitasun profesionala egiaztatzeko ziurtagirietarako paper tinbreduna fabrikatzeko eta entregatzeko.
- Baliozkotzea urriaren 9ko 255/2024 Foru Agindua. Horren arabera dirulaguntza bat zuzenean ematen zaio Hauser and Wirth San Sebastian S.L. entitateari 2024an Eduardo Chillida eskultorearen mendeurrenaren ospakizuna finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa behar diren izapide eta eskaera guztiak egin ditzan konpromiso-kontratuaren 2.9.1 estipulazioan aipatzen den baimena lortzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Oinarri arautzaile hauek eta 2025eko deialdia onestea: etorkizuneko kirolariak izendatzekoak.
3022