Diputatuen kontseiluak 2024ko irailaren 10eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko irailaren 10eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/09/10
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Osasuna Bultzatzeko Elkartea - Bizikletaz Adinik Ez erakundeari, trizikloetan paseoak emateko jarduerarako.
- Baliozkotzea abuztuaren 6ko 485/2024 Foru Agindua, Irungo Arbes auzoan gizarte-zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentro hori eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakida kontratuaren proiektuak idazteko fasea gauzatzeko epea eteten duena.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2024ko uztailaren 23ko erabaki honetan: Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioarekin sinatu beharreko hitzarmena eta beka hauen oinarri arautzaile eta 2024 urteko deialdia.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Pagoeta onura publikoko mendian sartuta dagoen Altzolako onibarrari dagokion 1.048.077 m²-ko azalera Nekazaritza Lurren Funtsean sartzea.
- Itzultzea GI-131 errepidearen Urnietako saihesbidea egiteko Proiektuaren 170, 173 eta 174 zk. partzelen zati batzuk.
- Donostiako Autonomia kaleko 13. zenbakiko behe solairuan dagoen lokala desatxikitzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentutik eta jabari publikotik desafektatzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-Real Casa de la Moneda entitateak bete beharreko ondorengo mandatua onestea: paper zigiluduneko folioak hornitzeko eta banatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirolak Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanen lerradura egonkortzeko 1. Proiektu aldatua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanen lerradura egonkortzeko 1. Proiektu aldatua.
3055