Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2024ko irailaren 3ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko irailaren 3ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/09/03
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako tokiko administrazioetan emakume eta gizonen berdintasunerako politikak sustatu eta indartzeko zerbitzuak.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Albaola, Euskal Kultura eta Itsas Ondarea Zabaltzeko Elkarteari, 2022ko eta 2023ko ekitaldietan garatutako jarduketen estali gabeko gastuei aurre egiteko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkarteari fruta eta barazki freskoak erosteko «Zaporeak elikadura solidarioaren alde lanean» proiektuaren garapenaren barruan.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • 22/2024 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Ingurumen Administrazioko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Uliazpi Fundazioaren Zubietako (Hondarribia) zentroko 3. etxean zoru erradiatzaile bidezko berokuntza instalatzeko obrak.
  • Proiektu hau aldatzeko espdientea hasteko baimena ematea: Lezo-Donibane bizikletentzako eta oinezkoentzako bidearen 1. zatia (Errenteria-Pasaia Donibane 1.2 ibilbidea, 01 008 F tartea) eraikitzeko proiektu aldatua.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea:  Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko Proiektua (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain) onesteko 2024ko ekainaren 11n hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea "GAUTENA"  Asociación Guipuzcoana de padres de afectados de autismo, y otros trastornos del espectro autista entitatearekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 23/2024 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 24/2024 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • Bi kultura sustapeneko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Makineriako teknikari laguntzaile bat  karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hamahiru basozain karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bost mantentze lanetako ofizial karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hamahiru suhiltzaile praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Bi arkitekto karrerako funtzionario izendatzea.
  • Baso-osasuneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko ofizial bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Goi mailako teknikari arkeologo bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Obra eta proiektuetako teknikari laguntzaile bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bi gidari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Kudeaketako goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzeko.
  • Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluko kideen izendapena.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea:  "Egikaritze Proiektua 2. fasea: MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Zentroa, Eskuzaitzetan".
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialari, Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea sustatzeko.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Desatxikitzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentutik eta desafektatzea"Villa Asunción" izeneko higiezina.
  • Baliozkotzea Pasaiako Udalari zuzeneko dirulaguntza emateko uztailaren 10eko 196/2024 Foru Agindua, Pasaia Itsas Festibala 2024 sustatzeko eta nazioartekotzeko.
  • Onestea H.E. 12 Iñausti hirigintza-eremuan kokatutako lurzatiaren doako erabilera lagapena Olaberriko Udalaren alde.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2/2024 Foru Dekretu Arauemailea, irailaren 3koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea aldatzekoa.
  • 25/2024 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Finantza eta Aurrekontu zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa: Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Lazkao eta Zarautz.
  • Konpromiso kredituen sorrera (H.C.C.C. 10053/2024) Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituen transferentzia (H.T. 30151/2024) egitea, eta konpromiso kredituen sorrera (H.C.C.C. 10057/2024) Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen (H.C.C.C. 10054/2024) sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia (H.T. 30133/2024) egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia (H.T.C.C. 35021/2024) egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean GILBE Gipuzkoako Lorazale eta Barazkigileen Elkartea-ri, bere ekintza-plana Gipuzkoan ezartzeko 2024an egindako edo egin beharreko jarduerak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean BIOLUR Gipuzkoa Elkarteari, 2024ko Ekintza Plana ezartzeko egindako edo egin beharreko jarduerak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean GIFE-Gipuzkoako Frisoi Elkarteari, Gipuzkoan Frisoi arraza garatzeko eta sustatzeko plana ezartzeko 2024an egindako edo egin beharreko jarduerak finantzatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Centro Kursaal  Kursaal Elkargunea, S.A. entitateari 2024 eta 2025 urteetan zehar Miramar Jauregiaren birgaitze proiektua aurrera eramateko.
  • Beka hauen oinarri espezifikoak eta 2024ko deialdia onestea: Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) graduondoko ikastaroetakoren batean matrikulatzeko.
  • Baliozkotzea uztailaren 19ko FA-KG-2024-341 Foru Agindua, zuzenean dirulaguntza bat ematea ebazten duena Beasaingo Andre Mariaren Jasokundea Parrokiaren alde, elizako horma-pinturak zaharberritzeko.
  

2577