Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/05/21
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gizarteari entzuteko zerbitzuak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Gurutze Gorriari bere jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko eta ingurumen-hezkuntzako ekintzak sustatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Dokumentazioko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Donostia-Leioa unibertsitate garraio elkarteari, Donostialdea eta Zarautz udalerrien eta EHUko Leioako campusaren artean autobus bidezko garraioaren erabilera sustatzeko.
- Donostiako Camino kaleko 1 zb. lokalaren desatxikipena, atxikipen berria eta errentamendu-kontratuaren gehigarria onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Adostasuna ematea "Garaia Teknologia Parkea S. Coop." sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Kreditu gerakinak txertatzea 2024ko aurrekontuan Kabia Erakunde Autonomoan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Zestoako udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena "Zestoan GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko Proiektua" egikaritzeko eta finantzatzeko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea: ordezkapeneko zerbitzuetarako nekazaritza ustiategiei zuzendutakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea: nekazaritza ustiategietako titularrek nekazaritza aseguruak kontratatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Dantzagunearen kudeaketaren zerbitzua.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei zuzendutakoak.
- Kirolgi Fundazioari baimena ematea lurraldeko maila goreneko klubei laguntzak emateko, lehiaketa gastuetarako.
1762