Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/05/28
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako baztertutako materialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko zentroaren proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta gauzatzea.
  • Bat egitea Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Europako Batzordeak 2024ko martxoaren 3an bizikletaren erabilerari buruz aldarrikatutako Europako Adierazpenarekin.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostiako Zarategi pasealekuko 63 zenbakian dagoen eraikinaren fatxadak (iparraldeko, hegoaldeko eta ekialdeko fatxadak) berritzeko.
  • Aldatzea Santa Casa de Misericordia Fundazioarekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa) eta Zarauzko Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (erregimen ekonomikoa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez zerbitzuguneetan automobilgintzako erregaien hornidura kontratatzeko esparru akordioa.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Donostiako UE.ZU. 08 Eskuzaitzeta egikaritze-unitatearen ipar-mendebaldean dagoen E1-B partzelatik E1-D eta E1-E lurzatiak banantzea.
  • Besterengarritzat jotzea eta azalera eskubide erreala doan lagatzea Eskuzaitzetan E1-E lursaila VICOMTECH Interakzio Bisualeko eta Komunikazioko Teknologien Zentroa Fundazioaren alde.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Adostasuna ematea  "Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA." sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioaren inguruan (10/2006 Foru Araua, PFEZ) emandako epaia betetzeko dagokion ordainketa egitea.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Jasangarritasun Departamentuaren artean eta konpromiso kredituen sorrera Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: bikoiztu gabeko errepide arruntetan segurtasun-hesi metalikoak instalatzeko eta egokitzeko zerbitzuak.
  • BIDEGI SAri baimena ematea plantilla 5 lanpostuetan handitzeko eta langileak hautatzeko prozesuak egiteko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu honek atxikitako ondasun eta eskubideak okupatzea premiazkotzat jotzea: Hondarribiko (Beko Errota ingurua) Jaitzubiako paduren zati bat berreskuratzeko Proiektua.
  

1492