Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/02/06
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan eremu degradatuak lehengoratzeko eta azpiegitura berdea hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatzeko.
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta Proiektu hau onestea: Askizuko (Getaria) Saneamendua.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostian sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta espezializatuko zentrorako lokal bat egokitzeko.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Baliozkotzea Ortzibia SL-ri zuzeneko dirulaguntzak emateko Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko publizitate eta sustapen zerbitzua interes ekonomiko eta turistikoko norako gisa emateko kontratazioa finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2024 Foru Dekretu Arauemailea, otsailaren 6koa, balio erantsiaren gaineko zerga, elektrizitatearen gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzekoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: 38,370 KPan azpiko pasabidea birgaitzeko eta zabaltzeko, eta, Bilbo-Behobia noranzkoan, 38,600 KPtik 38,300 KPra bitarteko errei gehigarri bat sortzeko Proiektuaren 1. Proiektu aldatua.
1229