Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 29ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 29ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/10/29
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • "Gipuzkoako Urrezko Domina" Marisa Arriola Nieto andreari emateko espedientea hastea.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Data for Science Fundazioari, 2024an Ulysses Data For Science proiektua hedatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 2024ko modulu ekonomikoak onestea sinatutako kontratu-programa eta lankidetza hitzarmen hauetan: mendetasun egoeran dauden adinekoei egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak eta zentro horietan kokatuta dauden desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematea xede dutenak.
  • Kontratu hau aldatzea: "Pasaiako zahartzeari eta lurpeko aparkalekuari buruzko erreferentziazko zentroa egiteko proiektuari" dagozkion obren zuzendaritza fakultatiboa eta lotutako beste lan batzuk egiteko zerbitzu-kontratua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: 2020>2030 Agenda eguneratzeko, lehenesteko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko eta 2024-2027 urteetako trakzio-proiektuak bultzatzeko eta haien jarraipena egiteko laguntza teknikoko zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
  • Kudeaketako erdi mailako teknikarien zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileko kide bat izendatzea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Itzultzea GI-131 errepidearen Urnietako sahiesbidea egiteko proiektuko 137 zk. partzelaren zati bat.
  • Itzultzea GI-131 errepidearen Donostiatik Hernanira sahiesbidea egiteko trazadura proiektu aldatuaren 16 zk. partzelaren zati bat.
  • Villabonako Udalak emandako Etxeondo Txiki Parkea HEA 19 eremuan dagoen lurzati baten erabilera pribatiboaren administrazio emakida onestea.
  • Zigorra ezartzea "UTE LURRALDEBUS DFG" esleipendunari aurreprodukzio-ingurunea martxan jartzen berandutzeagatik, bidaiarien hiriarteko errepideko garraio zerbitzu erregularraren ustiaketarako, bidaiarientzako informaziorako eta baliozkotze eta salmentarako laguntza sistemaren proiektua idaztearen, hornitzearen, instalatzearen, konfiguratzearen, zerbitzuan jartzearen, operatzearen eta mantentzearen kontratu mistoaren esparruan.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berri ematea: enkante bidez ondasun higiezinen esleipena finantzatzeko gastu bat baimentzea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiaren funtsekin lanean aritzeko zerbitzuak.
  

1910