Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diru bilketa metatua %4,8 hazi da Gipuzkoan martxoaren 31 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Diru bilketa metatua %4,8 hazi da Gipuzkoan martxoaren 31 arte aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 29 milioi euro gehiago bildu ditu

2016/04/10

Zerga-bilketa metatua %4,8 hazi da Gipuzkoan martxoa arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 29 milioi euro gehiago bildu dira. Lehen hiruhilekoko datuak, hala ere, ez dira oraindik urte amaierako emaitzari buruzko irakurketak egiteko nahikoa esanguratsuak: lurraldeen arteko eta Estatuarekin egiten diren doikuntzak falta dira eta zuzeneko zerga nagusien kanpainak ez dira oraindik hasi (Errenta eta Sozietateak).
Martxoa arteko bilakaera positiboaren zergatia azaltzerako orduan, PFEZaren lan atxikipenetan, BEZean eta Sozietateen gaineko zergetako sarreretan izandako hazkundeak azpimarratu behar dira. Sozietateen atalean ere itzulketak murriztu dira. Alderdi negatiboan, BEZaren itzulketak hazi dira eta PFEZeko ondare irabazien atxikipenak murriztu. 
Errentaren esparruan, lan atxikipenen atalean 6,9 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 5,2 eta 2,7 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZa bere osotasunean hartuta, hala ere, emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 2,4 milioi gehiago batu baitira (+%0,6).
Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 9,7 milioi hazi dira eta itzulketak, bere aldetik, 14,4 milioi gutxitu dira 2015eko martxoarekin alderatuta. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %0,3 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 0,5 milioi euro gutxiago bildu dira: 21,9 milioi gehiago batu dira (+%7,1), baino itzulketan ere 22,5 milioitan hazi dira (+%17,9).

  

2230