Gipuzkoak bere egin du Jaurlaritzaren ekotasaren proposamena
Gipuzkoak bere egin du Jaurlaritzaren ekotasaren proposamena
Udalak gonbidatzen ditu gai honetan aitzindari izatera
Itxaso: «Fluxu turistikoek sortzen dituzten kalteen eta onuren arteko balantza orekatu behar da. Ekotasak baliagarri izan behar du Gipuzkoa helmuga jasangarri eta lehiakor bihurtzeko.
Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak adierazi duenez, Euskadiko Turismo Mahaiak gaur goizean adostu duen ekotasaren proposamena «albiste ona da, udalerri batzuek duten presio turistikoak ekotasa bat aplikatzea eskatzen duelako, fluxu turistikoek uzten duten aberastasunaren zati bat esku publikoetan utzi ahal izateko».
Itxasok eskatu die udalei tasa hori aplika dezatela beren errealitatearen arabera, gai honetan aitzindari izan daitezen. «Gure ustez, bilduko den diru publiko hori helmugaren lehiakortasuna hobetzera eta turismoak ematen duenaren eta kentzen duenaren arteko balantza orekatzera bideratu beharko litzateke, ez baitugu ahaztu behar, nolanahi ere, turismo jasangarri bat nahi dugula».
Irailan Gipuzkoako lurraldean turismoari dagokion balizko ekotasa bat aztertzeko batzordeak bilera izan zuen Gipuzkoa prest egon zedin eta sektorearekin adostasun zabala lortzeko Gipuzkoak ezar lezakeen ereduaren, kargaren izaeraren, erabileraren, eta abarren inguruan.
Ostalaritza mota bakoitzari dagokion zerga progresibo baten aldeko apustua egiten du Gipuzkoak; alabaina, zerga ezartzearen xedea ez da disuasio jarduketa izatea edo fluxuak erregulatzea, baizik eta aberastasuna itzultzea eta publiko bihurtzea, gero turismo politikarako tresna moduan erabil dadin sektoreko jarrerak arautzeko edo egokiak direnak estimulatzeko.
Aldundiak eskatutako txosten baten arabera, 2017. urtean 1,9 miloi euroko bilketa zatekeen, egonaldiko egun bakoitzeko bi euro ingurukoa izan balitz, eta 50 zentimo tasa aplikatu izan balitz establezimenduaren arabera. Bilketa horren % 81 hoteletatik zetorkeen; % 9, apartamentu turistikoetatik; eta % 5, landetxe eta bestelakoetatik.
1984