Egoitzetan 14 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan
Egoitzetan 14 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan
Ez da heriotzarik izan azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitza sarean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 14 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan, Beasaingo Arangoiti (4) eta Andoaingo San Juan Bautista (10) zentroetan. Bestalde, ez da heriotzarik izan azken orduetan.
Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (19), Berra (5), Lamourous (26), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (10), Villa Sacramento (1) eta Zorroaga (10), Zumarragako Argixao (10), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (4) eta Andoaingo San Juan Bautista (10). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 108 COVID-19 kasu positibo daude egun.
Hiru dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 73 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 97 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 43 pertsona hil dira.
1504