Egoitzetan 17 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan
Egoitzetan 17 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan
Bi lagun zendu dira eta beste 11k gainditu dute gaixotasuna.
Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 17 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Errenteriako Jesus Bihotza zentroan (9), Donostiako Hermano Garate-San Ignacion (1) eta Zorroagan (7). Beste alde batetik, Donostiako Txara II eta Zorroagako bi egoiliar zendu dira azken orduetan, eta beste 11 lagunek gaixotasuna gainditu dute: Alai Etxeko lauk (Donostia), Lamorouseko hiruk (Donostia), Jesusen Bihotza egoitzako bik (Errenteria), Zorroagako batek (Donostia) eta Mizpirualdeko beste batek (Bergara). Azken alta horrekin, Mizpirualde egoitza COVID-19 kasu aktiborik gabe geratu da.
Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Donostiako Alai-Etxe (11), Berra (1), Lamourous (16), Hermano Garate-San Ignacio (2), Txara II (18), Villa Sacramento (1), Bermingham (9), Julian Rezola (11) eta Zorroaga (36), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (30), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (25), Andoaingo San Juan Bautista (21), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 198 COVID-19 kasu positibo daude egun.
Zazpi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 101 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 131 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 54 pertsona hil dira.
1556