Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Barnealdea eta Metropolialdea izan dira ekainean turismoko eragileak

Barnealdea eta Metropolialdea izan dira ekainean turismoko eragileak

Kosta eta Barnealdeko aldea txikitzen ari da

Eustat-ek ezagutzera eman dituen datuen arabera Gipuzkoak ekainean 105.364 bidaiari hartu ditu, iaz baino %3,5% gehiago. Gaualdiak 211.754 izan dira, iaz baino %1,9%. Metropolialdean gaualdien igoera 9,9% koa izan da eta Barnealdean %8,6%koa, Nekazalturismoetan igoera nabarmena izan da, % 21,8%koa. Atzerriko turisten kopurua ere %5,8-a igo da.

Batazbesteko egonaldia zertxobait jeitsi da baina barnealdeko egonaldiak Euskadiko handienak dira.

Urteko metatuari dagokionez, %0.6-a igo da, honek esan nahi du 2016an izandako datuekin alderatuz, kopuruak paretxuak direla eta 2016 errekor urtea izan zela gogoratu behar da.

"Datua pozgarriak dira kosta eta barnealdeko aldea txikitzen ari delako. Hain zuzen ere, barnealdeko eskualdeak dira turismoaren eragileak une honetan”, esan du Denis Itxasok, Kultura eta Turismoko diputatuak

"Argi dago lehentasuna ezin duela izan etormkizunera begira hazten jarraitzea, etengabeko hazkundean egotea. Azken batean, horrek jarriko gintulako jasangarria ez den eredu batean. Gure helburua da sektorearen lan-baldintzak duinak bermatzea eta destino honen esperientzia ahalik eta hoberena, ahalik eta kalitate handiena izatea zerbitzuen eta produktuen aldetik”.

 

 

  

1748